XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errege eta enperadoreen ordezkariak bisitari Parisko Erakusketa Unibertsalean 1867an, beren segizioarekin. Eskubitara Japoniako enperadorearen anaia ikus daiteke.

1868 urtean Tokugawa Shogunate-ren hondorapena eta Inperioaren politika berriro ezartzen ikusi zituen, eta lehen Meiji aroko (Meiji-k, hitzez hitz, politika argitua esan nahi du) lehen urtean onartu zuten Chomin, Mitsukuri Rinano-ren eskola pribatuan.

Mitsukuri izan zen Frantsesezko irakasle japoniarren artean Frantzia bisitatu zuen lehena, aurreko urtean Tokugawa Minbu Printzeari lagundu bait zion Parisa bere bidaia diplomatikoan, bertan Munduko Erakusketa zela eta.

Chominek eskola garai horretan irakurriko zuen, seguru asko, Duruy-ren Frantziaren Historia, Mitsukurik aipatzen bait du lan hori 1871an argitaratu zuen Banxoku-Shinshi liburuan (Denbora Modernoen Historia).

Uste izatekoa da, beraz, Chomin garai hartan zaletu zela Rousseauz eta Frantziako Iraultzaz.

Filosofoak deskubritzen Chominen bizitzako aldirik erabakiorrena Frantzian Hirugarren Errepublikaren hasieran egin zuen egonaldia izan zen, Frantziako herria Gerra Franko-Prusiarraren eta Komunaren triskantzak nozitzen ari bait zen artean.

Iwakura Tomomi-k gidatutako bidaia diplomatikoan laguntzeko gobernu japoniarraren bekadun gisa hautatua 1871-ko Abenduan, bi urtez egon zen Frantzian.

Gauza askorik ez dakigu garai horretan egin zuen bizitzaz.

Berak ez du ia batere aipatzen bolada hori bere idazlanetan, eta bere jarraitzaile eta biografiagile den Kotoku Shuisi-ren aipamenak oso laburrak eta lausoak dira.

Justiziako ministrariak babestu zuen arren, nire maisuak filosofia, historia eta literatura ikasi zituen, eta historiako liburu asko gainbegiratu omen zituen.

Chominek sortutako Seiri-Sadan-en (Zientzia Politiko eta Moralaren Errebista) itzuli eta argitaraturiko artikuluetan egin ditugun ikerketek seinalatzen dute Frantzian zegoenean deskubrituko zituela, seguruenik, hemezortzigarren mendeko filosofoak (Montesquieu, Voltaire, Rousseau, Mirabeau eta Condorcet) eta idazle politiko radikalak (Barni, Naquet, Jules Simon, Laboulaye eta Vacherot).

-n (Frantziako Iraultzaren Historia Parlamentarioa) Buchez eta Roux-ek idatzitako pasarte batzuk Errebistan itzulirik agertzen direnez gero, uste izatekoa da berrogei liburukitako lan hori zortziko formatoan Chominek gainbegiratu zituen historiako liburu askoren artean dagoela.

Rousseau Japonera iritsi 1874ean Japonera itzuli zenean, Chominek bero-bero eginda aurkitzen ditu bere herkideak.

Izan ere, Itagaki Taisuko eta Goto Shojiro ministrari-ohiak, Tosa-ko jaiotarrak biak, Chomin bera bezala, abian jarria bait zuten Jiku-Minken-Unao delakoa (Herriaren Eskubide eta Askatasunaren aldeko Mugimendua).

Garai horretan itzuli zuen Chominek Rousseauren Kontratu Soziala (Min`yaku-Ron), haien eskuetan sekulako arma jarriaz.

Berak jarri zuen frantsesezko eskolan (Furanau-Gaku-Sha, geroago Futsu-Gaku-Juku), Rousseauri buruzko hitzaldiak eman zituen bere klasetan eta mugimenduko militanteek, gazteak gehienak, eskuz esku pasatzen zuten bere itzulpenaren eskuzkribua.

Nigarrez irakurri genuen Russôren Min`yaku-Ron, idatzi zuen gazte haietako batek txinatarreraz idatzitako poema batean; garai hartan bertan, prefektuak debekatu egin zuen bere Departamentuan Rousseau irakurtzea.

1875eko Maiatzean, Senatuko idazkari egin zuten Chomin eta ikerketa saila izendatu zioten.

Instituzio hartan jokatu zuen papera ez zen batere garbi azaldu denbora askoan.

Senatuaren Egunkaria aztertuz, orain jakin dugu Konstituzioaren erredakzio bulegoa antolatu zenerako ere idazkari izendatua zutela.

Beraz, konstituzio proiektuaren erredakzioa prestatzen zuen taldearen erdi-erdian zegoen, ahalmen gutxi bazuen ere, prozesu horretarako herrialde desberdinetako konstituzioak konparatzen bait ziren, Edouard-Julien Laterríeres jurista frantsesaren liburua (Europa eta Ameriketako Konstituzioak) japoniarrera itzuli ahala.

Hasieran, 1876ko Urriaren erdian burutu zen konstituzio proiektu honek ganbara legegile bat bakarrik aurrikusten zuen, Senatua.

Zer gertatu ote zen bada, urtearen bukaerako Diputatuen Ganbara sortzeko planak hari gaineratzeko? Guk ez dakigu Chominek estatuaren politika aldaketa bapateko horretan eskurik sartu zuen ala ez.

Nolanahi ere, handik gutxira utzi egin zuen Senatua, 1877ko Urtarrilean.

Aipatu behar litzateke erredakzio bulegoan zegoela Kawazu Sukeyuki ere, Chominen adiskideen artean frantsesa irakur zezakeen bakarra.

SHIN`YA IDA, japoniarra, literatura irakaslea Tokion. Doktoradutzako tesia, Nakae Chominen Frantzia. 1897an argitaratu zuen.